XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nahiz oihartzun jostatzaileak oihu hauez ihardetsi: Henri V! Henri V!.

Burjesia elkartuaren aurka langile eta burjes tipien elkartea eratu zen, delako sozialdemokrata alderdia.

Burjes tipiak 1848ko uztailearen egunen ondoan, gaizki sarituak kausitu ziren, ikusiz beren interes materialak arriskuan zeudela eta interes horiei geriztatu behar zieten berme demokratak, kontrairaultzak zalantzan jarriak.

Beraz, langileei, hurbildu ziren.

Bestalde, Montagnea bere parlamendu ordezkaritza, burjes errepublikazaleen diktaduraren garaian baztertua egon ondoan, Konstituziologilearen bizitzearen azken erdian, Bonaparte eta monarkizaleekin ukan zuen gatazka zela kausa, bere galduriko popularidadeaz birjabetu zen.

Elkargoa bat egin zuten buruzagi sozialistekin.

1849ko otsailean adiskidetzea bazkariekin ospetu zen.

Biei dagokien programa gertatu eta bozbatzorde eta diputatugaiak hautatu ziren.

Proletargoaren eskaera sozialeei ertz iraultzailea moztu eta jiro demokrata bat eman zieten; burjes tipien galderei politika tankera kendu eta mutur sozialista zorroztu.

Honela jaio zen sozialdemokrazia.

Montagne berriak, nahaste honen frutu zenak, klase langilearen zenbait figurante eta sektarioez landa, zaharraren osokai berak zituen, nahiz kopuru haundiago batetan.

Baina prozesoan, errepresentatzen zuen klasearekin batera, aldatu egin zen.